XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irri egiteko zen...

Kasik arratseko zortziak dira Munotarren etxean.

- Aita dio Patxik bihar, ateraldi bat eginen dugu andereñorekin.

Beraz, ogitartekoak, botak, garbardina, txapela eta largabistak behar ditut.

- Largabistak? harritzen da aita.

Eta zertarako?

- Animaliei urrundik begiratzeko...

Iparrorratz bat ere behar dut, ez gaitezen gal.

- Eta orain abisatzen gaituzu! dio amak.

Ba, nik ez dut ezer antolatu!

Andereñok erran du, ordea!

Beraz, aita eta amak janari-dendara joan behar, eta etxeko sotoa miatu ere largabistak aurkitzeko.

- Ba... erran diet ere etorriko zinela, aita... eransten du Patxik.

- Hoberena dugu hau! oihukatzen du aitak.